Baztango Sortu eta Ernai taldeek presoen aldeko hainbat ekimen antolatu dituzte hurrengo egunetarako Elizondon, eta urtarrilaren 8an Baionan eginen den manifestaldirako deialdia egin dute.
Gaur, abenduaren 28an, 19:00etan Baztango gaztetxean izanen da lehenbiziko ekimena, 'Euskal gazteria, errepresioa eta espetxea' izeneko solasaldiarekin. Abenduaren 31n Elizondoko plazan elkarretaratzea eginen dute 20:00etan 'Etxerako bidean, Baztan zuekin!' lemapean. Urtarrilaren 2an izanen da hurrengoa; Amezti elkartean Izadi: Espetxean jaiotako atzera kontaketa dokumentala proiektatuko dute eta txokolatada izanen da bertaratzen diren guztiendako.
Honez gain, urtarrilaren 8an presoen aldeko manifestazioak eginen dira Bilbon eta Baionan, eta Baionara joateko autobusa antolatu dute Baztango gazteek. Izena Intza eta Zubipunta tabernetan eman daiteke, baita Ernaiko kideen bitartez ere.