BAZTANEN NOLA? [3. bideoa]

Ttipi-Ttapa 2021eko abenduaren 27a

Baztango Euskara Zerbitzuak eta Euskara Batzordeak bertako mintzoa lantzeko helburuarekin bideo sorta bat sortu dute.

Baztanen, bertze hainbat tokitan bezala, euskara aldatzen ari da eta kasu batzuetan bertako hitzak eta erranairuak galtzen ari dira. Hitz horietako batzuk hartuz eta lehiaketa itxura emanez, sei bideoz osatutako sorta bat egin du udalak Katubirekin. Hala ere, Baztango mintzoa lantzeko kanpaina bideo sorta bat baino gehiago izanen da, hainbat egitasmo edukiko dituen proiektua izanen baita.

3. bideoan hauek dira egin dizkiguten bi galderak:

Nola erraten da Baztanen 75?:

  • Hirurogeita hamabortz?
  • Hiruretan hogeita hamabortz?

Eta 81 zenbakia?

  • Lauretan hogeita bat? 
  • Laurogeita bat?

Erantzun zuzenak badakizkizu?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun