Olentzero eta Mari Domingi Elizondoko pilotalekuan egon dira gaur arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 24a, 19:05
Aurten iaz bezala, Elizondon ere ez da desfilerik egin karrikaz karrika eta, desfilearen ordez, Olentzero eta Mari Domingi Elizondoko Iriarte pilotalekuan egon dira. Arratsaldeko 5etatik 7etara,  bisitatzeko txandak antolatuak zituzten, 20 minuturo. Sartu baino lehen gel hidroalkoholikoa banatu diete haur eta gurasoei. Lehendik, halere, zahar etxean egon dira bisitan joaldunak eta Elizondoko bandaren laguntzarekin eta handik frontoira. Bidean txalapartariak aritu dira.
Abisatua zuten bezala, 20 minuturo talde bat sartu da frontoira. Bertan zeuden Olentzero eta Mari Domingi laukizuzen baten barrenean eta jendea, laukizuzenaren inguruan, markatuta zeuden puntuetan egon da, beharrezko distantzia mantenduz. Puntu bakoitzean gehienez ere sei talde edo familia egon dira. Ez da Olentzero eta Mari Domingi ikusteko modurik gozagarriena baina, aurten zoritxarrez, osasun larrialdiak behartu du horrela egitera.
 
Zaharretexean egon dira Olentzero eta Maridomingi, jpaldunak eta Elizondoko bandaren laguntzarekin, eta handik zuzenaneafrontoira gan dire, bidean txalapartariak zeuden

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun