Euriteak 2021.12.10

Uholdeek eragindako kalteak konpondu ondotik, gaur zabaldu dute Elizondoko igerilekua

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 23a, 14:00

Azkeneko uholdeen Elizondoko igerilekuko makinak hondatu zituen eta geroztik itxita zeuden. Berriz konpondu ondotik, gaur ireki dituzte igerilekuak eta dutxetan ere ur beroa dago berriz ere. Ikusi hemen segidan hurrengo asteotako ordutegia.

  • Itxita: abenduak 25, urtarrilak 1 eta urtarrilak 6.
  • Ordutegi berezia, 10:00 - 13:00: abenduak 24 eta 31, urtarrilak 5.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun