Euskal Nobela Beltzaren Astea ohiko formatura bueltatuko da 2022an, eta ilbeltzaren 24tik 30era ospatuko dute VIII. edizio hau, ekitaldiz beteriko egitarauarekin:
- Astelehena, 24: Idazleekin Solasean, IV. (H)ilbeltza bekaren irabazlearekin, Koldo Biguri, Agur, maitea, ikusi arte (Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao nobelaren itzulpena). 19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.
- Asteazkena, 26: Euskal gaizkileak podcasta, Beñat Hach Embarek zuzendutako solasaldia. 19:00etan Anizko elkartean.
- Orztiralea, 28: KLASIKOA, Marga Andurain abenturaren gurpilean solasaldia Ainize Madariagarekin. 19:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.
- Larunbata, 29:
- BELTZAK ARGITARA mahai-ingurua, Hondar Ahoak (H)ilbeltzan, Marian Fernandez eta Koldo Almandozen eskutik. 11:00etan Elizondoko Arizkunenean.
- Bazkaria, 14:00etan Erratzuko elkartean.
- Itxaro Bordaren Euri zitalari esker liburuaren aurkezpena Ane Gartziaren gidaritzapean. Erratzuko elkartean.
- Susmagarrien gaua. Iluntzean Erratzutik barna.
- Igandea, 30:
- ITZULI BELTZA, Lubakietako oroiminak. 11:00etan Iruritako plazan.
- FRANKENSTEIN AGURGARRIA, Gutun musikatuak Victor Frankensteini Petti eta Ana Galarraga Aiestaranen eskutik.