Paxaka txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 21a, 15:00

Azken txanpara hurbiltzen ari da paxaka txapelketa. Aste honetan erabakiko dira final laurdenetako gurutzaketak. Argazkia: Ondikol

Aste honetan jokatuko dituzten hiru partidaren faltan, finalerdietarako zuzenean sailkatu diren hirukoteak ezagun dira.

Nafarroako XXII. Paxaka txapelketako bosgarren jardunaldia abenduaren 19n, igande arratsaldean jokatu dute Iruritako Aranabia pilotalekuan. Oraindik egunotan lehen faseko hiru partida jokatzeko badira ere, dagoeneko garbi dago finalerdietara zuzenean sailkatuko diren bi lehenbiziko hirukoteak zein izanen diren. Bertze lauek final laurdenak jokatu beharko dituzte ilbeltzaren 2an eta irabazleak ariko dira ilbeltzaren 9ko finalerdietan bi lehenbizikoen kontra. Final handia ilbeltzaren 16an jokatuko dute.

Bosgarren jardunaldiko emaitzak

  • 2 taldea (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alunda), 4 - 3 taldea (Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia), 9
  • 1 taldea (Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia), 9 - 6 taldea (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz), 7
  • 4 taldea (Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iban Juanena), 9 – 5 taldea (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Iban Santesteban), 1

Lehen fasea akitzeko falta djren hiru partidak egunotan

Aste honetan jokatuko dituzte lehen fasea akitzeko falta diren hiru partidak.

  • 2 taldea (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alunda) – 5 taldearen (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Iban Santesteban) kontra
  • 1 taldea (Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia) - 4 taldearen (Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iban Juanena)kontra.
  • 2 taldea (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alunda) - 6 taldearen (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz) kontra.

 

Sailkapena:

 

Jok.

Irab.

Gald.

Punt.

1. O. Urrutia - I. Bereau –  JM. Maia

4

4

0

11

2. G. Urtasun – U. Zelaieta – J. Apeztegia

5

4

1

11

3. M. Irigoien – M. Sagaseta – K. Itoitz

4

2

2

7

4. I. Zelaieta – L. Zelaieta – I. Juanena

4

1

3

4

5. X. Barberena – E. Prim – A. Alunda

3

1

2

3

6. J. Apeztegia – M. Telletxea – I.Santesteban

4

0

4

0

 

Sei hirukote horietatik bi lehenbizikoak zuzenean sailkatuko dira ilbeltzaren 9an jokatuko dituzten finalerdietarako. Aste honetako hiru partidak jokatzeko falta badira ere, dagoeneko finalerdietarako sailkapena zuzenean lortu dute 1 (Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia) eta 3 (Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia) taldeek.

Azken lau taldeen artean, berriz, final laurdenak jokatuko dituzte ilbeltzaren 2an eta irabazleak ariko dira bi lehenbizikoen kontrako finalerdietan. Final handia ilbeltzaren 16an jokatuko dute.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun