Txaruta pilota elkarteak antolatutako Baztango 40. pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte asteburuan. Hamaika kategoriatan banatu dituzte pilotariak eta larunbatean Elizondon jokatu zituzten helduen bi finalak eta igandean, Elizonon eta Iruritan, ttikienetatik hasi eta gazte maila bitartekoak.
Helduen A mailan, Enaitz Anso oronoztarrak eta Antton Apezetxea goizuetarrak 22-10 irabazi zieten Gaizka Otxandorena almandoztarrari eta Aratz Oliden lazkaotarrari.
Helduak B mailan, Ultzamako Javi Murillok eta Almandoko Peio Oskozek 22-14 irabazi zieten Larraungo Iñaki Galartzari eta Elizondoko Axier Ballarenari.
Ttikienak igandean Elizondon eta Iruritan
Pilotari ttikienen txanda igandean izan zen. Eliuzondon A mailakoak aritu ziren eta hauan izan ziren emaitzak:
Umeak A mailan, Bortzirietako Ioritz Eguzkiagirre eta Erik Igoak 18-9 irabazi zieten Aurtizko Iñaki Leiza eta Iturengo Enaitz Elizalderi.
Kimuak A mailan, Mattin Leiza eta Mikel Ezkurrs aurtiztarrek 18-8 irabazi zieten Iker Ansola eta Julen Urrestilla azpeitiarrei.
Haurrak A mailan, Iñigo Alberdi eta Jokin Artetxe ataundarrek 18-13 irabazi zieten Aitor Etxeberria eta Unaia Zelaiaran oiartzuarrei.
Kadete A mailan, Oihan Etxeberria eta Mikel Leonet oiartzuarrek 18-7 iranazi zieten Elgoibarko Iker Eizagirre eta Amaiurko Arkaitz Goienetxeri.
Gazte mailan, Oiartzungo Xabat Olaiz eta Unax Landak 22-12 irabazi zieten Larraungo Aitor Eguzkiza eta Tafallako Jonan Peñalveri.
Igande goizean B mailako finalak Iruritan jokatu zituzten.
Umeak B mailan, Azpeitiko Oihan Zubizarretak eta Adei Lizarraldek 18-16 irabazi zieten Astigarragako Inhar Goñi eta Ekhi Goñiri.
Kimuak B mailan, Igantziko Urko Telletxea eta Xuban Magañak 18-8 irabazi zieten Zizurko Julen Gomez eta Uxue Gomezi.
Haurrak B mailan, Ataungo Oiert Izagirre eta Aetz Lopezek 18-2 irabazi zieten Zizurko Oier Goñi eta Iker Fernandezi.
Kadete B mailan, Leitzako Janitz Sagastibeltza eta Ugaitz Ugartemendiak 18-8 irabazi zieten Oiartzungo Manex Olaiz eta Axel Lasari.