Haurrendako itzal tailerra eginen dute abenduaren 22an Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 15a, 18:30

Itzalak eta titereak eginen dituzte, argi-ilunen jolasean murgilduz.

Baztango Euskara Zerbitzuak antolatua, itzal tailerra eginen dute abenduaren 22an 16:30ean Arizkunenea Kultur etxean. 6 urtetik goitiko haurrei zuzendua egonen da, eta plaza mugatuak izanen dituenez izena aldez aurretik eman beharko da.

Horretarako, euskara@baztan.eus helbidera idatzi beharko da haurraren izena, abizena eta adina paratuz, baita gurasoren baten telefono zenbakia ere. Abenduaren 21a izanen da izena emateko azken epea, eta 16:30etako saioko edukiera betetzen bada, bigarren bat eginen dute 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun