Paxaka txapelketako laugarren jardunaldia Erratzun jokatu behar izan dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 13a, 17:00

Paxaka txapelketako lehen fasea aitzinera doa.

Nafarroako XXII. Paxaka txapelketako laugarren jardunaldia abenduaren 12an, igande arratsaldean jokatu dute Erratzuko frontoian. Normalean Iruritako Aranabian jokatzen dira partida guztiak, baina itoxurak eta hezetasuna medio, Erratzura eraman dute jardunaldia.

Laugarren jardunaldiko emaitzak

3 taldea (Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia), 9 - 6 taldea (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz), 6

2 taldea (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alunda), 9 – 4 taldea (Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iban Juanena), 3

1 taldea (Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia), 9 – 5 taldea (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Iban Santesteban), 2

 

Joan den asteko emaitzak

Abenduko lehen igandean jokatu beharreko hirugarren jardunalditik partida bakarra jokatu zen. 3 taldeak (Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia), 9-4 irabazi zion 5 taldeari (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Iban Santesteban).

Bertze bi partidak asteazkeneko besta egunean jokatzekoak baziren ere, gibelatu behar izan zuten Aranabia pilotalekuko itoxurengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun