Baztango Udalak «Juan Antonio Etxegarai elizondoarraren heriotzak sortutako nahigabe eta saminarekin» bat egin du bere azken adierazpenean. «Lanerako bidean uberroak eraman zuen haren bizia, langile zintzo eta xaloa. 2021eko abenduaren 9ko uberroak zorigaitzeko oroitzapena utzi du baztandarren artean. Egoera honetan familiari elkartasuna adierazi nahi dio Baztango Udalak; egun hauetan erauntsi eta uberroen kalteen kontra lanean aritu diren guztiei eskerrak eman bidenabar».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.