Aisialdi ez kontsumista bultzatzeko, Baztango Talde Ekosozialak Xake zimizta lehiaketa antolatu du larunbaterako. Abenduaren 18an izanen da lehiaketa 16:30ean hasita Txoko Tabernan. Izena emateak bortz euroko kostua du eta 607 795 486 zenbakian edo antolakuntza@eskolaekosoziala.eus helbidera idatzita egin daiteke. Finala urtarrilaren 2an izanen da eta sari gisa Baztango Zaporeaken saskia jasoko du irabazleak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.