Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Eguna ospatu zuten asteartean Zigako Eskolako haurrek

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 18:30

Herriko etxeen izenak plano batean idatzi zituzten, izenen jatorriak ezagutzeko

Abenduaren 7an Euskararen Eguna ospatu zuten haurrek Zigako Eskolan. Herritik barna ibili ziren, planoa eskuetan, etxeen zenbakiak eta zein karriketan dauden ikasteko. Aldi berean etxeen izenak idatzi zituzten bertze egun batean eskolan hauen jatorria ikasteko. Haurrek «arras ongi pasatu zuten lana egiten, motibazio ikaragarria zutelako. Egia erran, ia-ia etxe guztien izenak ezagutzen zituzten».

Egun berean, batzarra egin zuten eskolan abenduaren 22an, hau da, lehenengo hiruhilabeteko azken egunean, zer eginen duten adosteko. Eskolako beheitiko gelan bildu ziren eta ideiak eman zituzten. Gero, bakoitzak bere botoa eman zuen orri batean idatzita, eta hauek kontuan hartuta, ginkana bat eta antzerki motz bat egitea erabaki zuten proposamen guztien artean. Batzarra akitzeko, ginkana eta antzerkirako taldeak egin zituzten zozketa bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun