Euriteak 2021.12.10

Elizondon iturriko ura edatea debekatu du Iturri Ederra elkarteak

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 9a, 19:30

Azken orduetako euriteek hainbat arazo sortu ditu Elizondon. Uholde arriskuagatik, alde batetik Giltxaurdi kiroldegia itxi dute, eta bertzalde, edateko ura etxeetara eramateaz arduratzen den Iturri Ederra elkarteak jakitera eman duenez, Elizondoko etxeetan kanilatik ateratzen den ura edatea debekatua dago abisu berria eman arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun