Baztango Berdintasun Zerbitzuak Elhuyarren aholkularitzapean I. Berdintasun Plana abiatu du aurten, eta lehenbiziko fasea baztandarren kezka, behar eta nahiak ezagutzea izan da. Horretarako, hainbat emakume* eta eragilerekin bildu dira, eta ekimenak antolatu dituzte berdintasunaren alde. Urtea akitzear dagoela, azken ebaluazio saioa eginen dute, erronkak identifikatzeko eta bildutakoa kontrastatzeko.
Abenduaren 18an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara izanen da saioa Arizkunenean. Herritar eta eragile guztiei irekia egonen da, identifikatutako erronken gainean hausnarketa sortzeko eta gaiak zehazten joateko. Informazio gehiagorako, eskuragarri daude 613 003 634 telefono zenbakia eta berdintasuna@baztan.eus helbide elektronikoa.
Berdintasun batzordeak adierazi duenez, «Baztango emakumeok* erabaki nahi dugu zer nahi dugun, nola nahi dugun eta zein aukera eta oztopo ikusten ditugun. Erabaki horiek zuekin hartu nahi ditugu benetako berdintasuna lortzeko eta emakumeen* kontrako diskriminaziorik, desberdinkeriarik eta indarkeriarik gabeko bizitza bizi ahal izateko. Animatu parte hartzera!»