E•remonteren binakako erremonte txapelketa Elizondora ailegatuko da asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 9a, 20:00

Dagoeneko finalerako txartela eskuratua duten Uterga-Ion eta Aldabe-Azpiroz bikoteen arteko lehia izanen dute ortziralean Elizondon.

Finalerdietako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko dute ortziralean eta larunbatean

Lodosan eta Irurtzunen jokatutako lehen bi jardunaldien ondotik, asteburu honetan Elizondoko Baztan pilotalekuak hartuko ditu E•remonte Euskal Jaik antolatutako binakako erremonte txapelketako finalerdietako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldia. Dagoeneko finalista zein izanen diren erabakia dago eta, hain zuzen, abenduaren 17an Labriteko finalean ariko diren bi bikoteak aurrez aurre izanen dira ortziralean 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan: Xanti Uterga doneztebarra eta Ion, Aldabe eta Azpirozen kontra ariko dira.

Ortziraleko jaialdiko lehen partidan, Aimar Jabalera doneztebarra eta Agirrezabala, Erburu eta Barricart-en kontra ariko dira.

Larunbatean 19:00etan hasiko den jaialdian, berriz, txapelketako partidan Matxin III.a eta Olano, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira. Jaialdiko lehen partidan, Zeberio II.a eta Ion, Aldabe eta Barricart-en kontra ariko dira.

Hamar euroko sarrerarekin, asteburuko bi jaialdietara sartzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun