Baztango Haur Txokoa eginen dute Eguberrietan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 18:00

Abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra, goizez izanen da tailerra Lanbide Eskolan

Baztango Udalak, Gizarte Zerbitzuak eta Dindaia fundazioak antolatua, Baztango haur txokoa eginen dute aurten ere Eguberrietan. Familien kontziliazioa eta haurren aisialdirako espazioa eskaintzen ditu zerbitzuak. Elizondoko Lanbide Eskolan izanen da, abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra, 10:00etatik 13:00etara.

Tailerra euskaraz izanen da, 3-12 urte bitarteko haurrei dago zuzendua eta 20 euroko prezioa dauka. Taldea aitzinera eramateko, 10 lagun elkartu beharko dira gutxienez. Izena emateko azken eguna abenduaren 21a izanen da, eta horretarako deitu edo whatsappez idatzi behar da 689 035 078 telefono zenbakira, eta eskuragarri paratu dute ere gizartezerbitzua@baztan.eus helbide elektronikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun