Euskararen Nazioarteko Eguna

Tukuketa jokoa egin dute Arizkunen Euskararen Egunean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 8a, 14:00

Euskararen Egunaren harira, tukuketa joko erraldoi arrakastatsua egin dute Arizkungo herritarrek, hainbat adinetako biztanleak taldeetan banatuz. Eguna probestu dute herrian barna kontzientzia pizteko kartelak paratuz. Galderak zein hizkuntza erabiltzen dugun hausnartzeko bideratuak ziren; erosketak egitean, lagunekin, gurasoen artean, medikuari deitzean... zein da erabiltzen dugun hizkuntza? Lehendabiziko hitza?

Argazkia eta testua: Elurre Iriarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun