'Zaharrak berri' emanaldia aurkeztuko dute Iruritako dantzariek larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 8a, 12:00

Abenduaren 11n 18:00etan pilotalekuan izanen da ikuskizuna

Iruritako Dantzariek Baztango Udalaren laguntzarekin antolatua, herrian betidanik mantendu diren dantzen emanaldia eginen dute dantza taldeko handienek, Zaharrak berri ikuskizun berezian. Urte hauetako esperientzia eta istorioak ere kontatuko dituzte denen gozamenerako.

Gonbidapena lortzea beharrezkoa izanen da emanaldia ikusteko. Horretarako, eskuragarri paratu dute 646 505 185 telefono zenbakia Whatsapp bidez idazteko eta iruritakodantzariak@gmail.com helbidea bertara idazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun