Nafarroako 22. Paxaka Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 2a, 18:00

Paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute igande arratsaldean Iruritako Aranabian.

Joan den asteburuko jardunaldian eragina izan zuen elurrak.

Nafarroako XXII. Paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia abenduaren 5ean, igande arratsaldean jokatuko dute Iruritako Aranabian. Joan den asteburuan, bigarren jardunaldiko partida bakarra eta lehenbiziko jardunalditik gibelatutako bertzea jokatu zituzten.

Abenduaren 5ean, hirugarren jardunaldia

  • 16:00etan: 1 taldea (Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia) – 4 taldea (Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iban Juanena)
  • 17:00etan: 2 taldea (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alunda) – 6 taldea (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz)
  • 18:00etan:  3 taldea (Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia) - 5 taldea (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Iban Santesteban)

Joan den asteburuko emaitzak

Joan den asteburuan jokatu beharreko bigarren jardunalditik partida bakarra jokatu zen, elurragatik batzuk Leitzatik eta Iruñetik ezin izan zutelako Iruritara hurbildu.

Bigarren jardunaldiari zegokion partidan, 6 taldeak (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz) 9-8 irabazi zion 4 taldeari ((Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iban Juanena), orain arteko partidarik estuenean.

Lehenbiziko jardunalditik gibelatutako bertze partida bat ere jokatu zen. Hemen, 6 taldea taldea (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz) berriz ere garaile (9-3) suertatu zen 5 taldearen (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Iban Santesteban) kontrako lehian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun