'Askatu edo moztu. Euskal Hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak' liburua aurkeztuko du Nora Salbotxek Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 7a, 08:00

Nora Salbotx Amaiurko eskolako irakasleak Askatu edo moztu. Euskal Hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak liburua aurkeztuko du ortziralean 19:00etan Elizondoko Amezti elkartean. 

Berriki aurkeztu du Nora Salbotx irakasleak euskal hezkuntzagintzari buruz ondu duen saiakera. Bertan bizirauteko behar gorrian sortu, bulkada komunitarioan hazi eta gaur egunean mehatxu eta erronka berriei aurrez aurre begiratu beharko dien hezkuntza sistemaz hausnartu du Salbotxek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun