Baztango Berdintasun Batzordeak abenduaren 9an eginen du hurrengo bilera, udaletxeko batzar gelan 18:00etan. Aitzineko bileraren akta onartzen hasiko dute batzarra, eta ondotik azaroaren 25eko, hau da, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko balorazioa eginen dute.
Gero, hainbat jarduera eta gai koordinatuko dituzte; berdintasun planaren balorazioa eta erronka berriak identifikatzeko prozesuaren hondar saioa, emakumeendako ahalduntze lantegia, berdintasunaren aldeko escape rooma eta indarkeria matxistaren diagnosi eta protokoloa martxan paratzea. Akitzeko, taldeak proposatzen duen bertze edozein gai landuko dute.