Bi egunetan izango da lantegia, eta saio bakoitzean eduki desberdinak landuko dira:
- Sexu genero sistema: Sexu-genero sistema eta sozializazio prozesuak landuko dira. Maskulinitatea eta feminitateari dagozkion estereotipoak identifikatu eta horiek gure identitatearengan emakumeei zein moduan eragiten dien identifikatuko dute. Estereotipoengan birpentsatzen jarri, eragiten duen desberdinkeria identifikatu eta horri aurre egiteko estrategien inguruan hitz egingo dute.
- Indarkeria matxista eta autodefentsa feminista: Oinarrizko kontzeptuak ezagutzea: androzentrismoa, sexu-genero sistema, patriarkatua, feminismoak… Indarkeria zuzena, egiturazkoa eta sinbolikoa deskribatzea eta identifikatzea, adibide praktikoen bidez. Bizi izandako eguneroko jarrera matxisten esperientziak partekatzea, bai eta horiei aurre egiteko eta testuinguru desberdinetan gainditzeko estrategia kolektiboen garrantzia landu autodefentsa feministaren bitartez.