Juan Anjel Perotxena artista baztandarrak mural bat egin zuen Anizen herriko batzarrak hala eskaturik. Muralaren nondik norakoak azaltzera etorriko da abenduaren 3an, ortziralean, arratsaldeko lauretan. Azalpenen ondotik krepe ikastaroa izanen dugu elkartean. Aurten gainera, ikastaroa emanen digutenak haurrak izanen dira, Oihan eta Leize arituko dira irakasle lanetan eta gainerakoak ikasten. Krepeak egin eta jan ondotik, orain dela bi urte bezala fotourrupe izanen dugu. Aitzineko urteetako argazki emanaldia eta hainbat edariren dastaketa.
Abenduaren 4an, larunbatean, 10:30ean mendi itzulia eginen dugu Aizkorat. Aizkorat bidean dauden paraje desberdinetan zurean zizelkatutako izenak paratuko ditugu. Bazkalondoan frontoian herritarren arteko jolasak izanen dira, eta gauean bertso afaria Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu eta Aitor Almandozekin. Sarrerak 25€an egonen dira salgai, edozein aniztarri erranda aski da txartela erosteko.