Atzo jokatu zuten Tolosako Beotibar pilotalekuan Eukal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa Nagusi Ofizialeko finala, eta Hodei Ezpeleta bizkaitarrak irabazi zuen. Xabier Zaldua gipuzkoarrrak eskuratu zuen bigarren postua eta Zigako Joxean Etxeberria sailkatu zen hirugarren. Beren atzetik sailkatu ziren Oier Kañamares eta Iban Resano nafarrak eta Luis Mari Txapartegi gipuzkoarra.
Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau 72 onibiko moztu behar izan zituzten. Etxeberriak 47 minutu eta 30 segundu behar izan zituen lanak osatzeko, irabazleak baino bi minutu eta 50 segundu gehiago.