Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Egunaren bueltan egitarau oparoa antolatu dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 26a, 14:00
2019an Euskararen Eguna ospatzeko egindako ekitaldia, Elizondon

Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta egunean bertan zein aitzinetik eta ondoko egunetarako egitarau oparoa antolatu dute Baztanen. 

Abenduak 2, ortzeguna

  • Elizondon Euskararen Egunaren bezperan, abenduaren 2an,  goizean zehar Elizondoko eskolako eta Baztan ikastolako haurrak herrian barna kantuz ibiliko dira.
  • Elizondoko Lanbide eskolan Biziprest euskararekin izandako bizipenak bildu dituen dokumentalaren emanaldia eta euskararen ginkana izaten dituzte. 
  • Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan  AmaHIKA entzuteko hitanoaren inguruko bertso emanaldia eginen dute. Julio Soto eta Oihana Iguaran ariko dira kantuan, Amaia Agirre gai jartzaile dutela. 

Abenduak 3, ortzirala

  • Elizondon euskararen aldeko krosa eginen dute haur, gazte eta gurasoendako, 11:00etan. Goizen zehar, gainera, Korrikako materiala salgai egonen plazan. 
  • Arizkunen Tuku-keta lehiaketa erraldoia eginen dute Arizkungo frontoian 17:00etan. 
  • Iruritan, Iruritako dantzarien bideo emanaldia, 19:00etan Gizarte Bilgunean. 

Gainera, egun horretarako Baztandar guztiei gonbidapena egin zaie auzo eta herriak Euskaraz bizi nahi dut leloarekin apaintzeko. 

Abenduak 7, igandea

  • Erratzuko eskolan ipuin kontaketa izanen dute. Marrazkiak egin eta euskararen aldeko idatziak eginen dituzte eskolako atean paratzeko. Ondotik euskarazko film baten emanaldia izanen da 

Abenduak 10, asteazkena

  • Iruritan Alpistegia haurrentzako bertso-antzerkia izanen dute Gizarte Bilgunean 18:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun