Euskal Herriko Herri Kirol Federazioak antolatutako Euskal Herriko lehen mailako aizkora txapelketa nagusi ofiziala azaroaren 28an, igandean 12:00etan jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan. Sei aizkolari ariko dira lehian, tartean Zigako Joxean Etxeberria Osakar.
Etxeberriarekin batera bertze bi aizkolari nafar (Oier Kañamares Ibarra eta Iban Resano Igoa), bi gipuzkoar (Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga eta Xabier Zaldua Alberdi) eta bizkaitar bat (Hodei Ezpeleta Lopetegi).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!