Igande arratsaldean jokatu zen Nafarroako paxaka txapelketako lehen jardunaldia Iruritako Aranabia pilotalekuan. Hasiera batean hiru partida jokatzekoak ziren, baina azkena bertan behera utzi zuten. Bertze bietan ez zen berdintasun handirik izan.
Lehen partidan, 1. taldeak (Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia) 9 eta 2 irabazi zion 2. taldeari (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alunda). Bigarren partidan, 3. taldeak (Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia) 9 eta 3 irabazi zion 4. taldeari (Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iban Juanena). Emaitza horiekin, 1. taldeak zein 3. taldeak garaipenaz gain 3 puntuak ere lortu dituzte.
Bigarren jardunaldia igandean
Paxaka txapelketako bigarren jardunaldia azaroaren 28an, igande arratsaldean jokatuko dute Iruritako Aranabian.
16:00etan: 4 taldea (Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iban Juanena) – 6 taldea (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoitz)
17:00etan: 2 taldea (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Aritz Alunda) – 5 taldea (Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Iban Santesteban)
18:00etan: 1 taldea (Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maia) – 3 taldea (Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegia)