'Film noir-en zirrikituak' solasaldiarekin akituko dute aurtengo (H)ilbeltza ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 24a, 12:00

Leire Ituarte izanen da hizlari, zinema beltzeko generoari, sexualitateari eta desioari erreparatuz

2021eko (H)ilbeltzari akabaila emanen diote aste honetan, azaroaren 26an Arizkunenean eginen duten solasaldiarekin. Genero beltzaren zaleek 19:00etan dute hitzordua kultur etxean. Bertan, Leire Ituarte EHUko irakasleak Film noir-en zirrikituak: generoa, sexualitatea eta desioa solasaldia aurkeztuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun