Amestoy eta Bergerot berriz ere txapeldun Elizondoko Antxitoneko Onenak paleta goma txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 23a, 10:00

Ramuntxo Amestoy eta Arnaud Bergerot izan dira aurten ere txapeldun Elizondoko Antxitonea trinketeko Onenak paleta goma txapelketan. Duela bi urte ere txapeldun izan ziren eta iazko geldialdiaren ondotik, bigarren edizioko txapela ere irabazi zuten, finalean Joseba Oskariz eta Asier Azkarate elizondoarrei 40-37 irabazita. Hirugarren posturako partidan Ibai Baronek eta Mikel Argaratek irabazi zieten Miki Fernandez Lazkoiti eta Iñigo Ansori. Joseba Ezkurdia esku pilotari profesionalak eman zizkien sariak palistei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun