Azaroak 25

Elkarretaratzea eta mobilizazioa eginen dituzte Elizondon azaroaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 22a, 13:00

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, jendea mobilizatzera deitu dute Berdintasun Batzordeak eta eragile feministek

12:00etan Elizondoko plazan izanen da lehenbiziko elkarretaratzea, Baztango Berdintasun Batzordeak deitua. Jendea bertaratzera animatu dute elkartasuna eta konpromisoa adierazteko. Goizean posible ez dutenek arratsaldean dute hitzordua, 19:00etan mobilizazioa herriko plazatik abiatuko baita, Baztango eragile feministek antolatua.

Gainera, egun horretan Lekarozko institutuan gazteak sentsibilizatzeko eta berdintasunari buruz kontzientziatzeko ekintzak eginen dituzte, Burrunba Morea taldearen eskutik. Berdintasunaren aldeko ekimenekin segitzeko, azaroaren 26an Bi ero diskotekan komediazko antzerkia izanen da Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan, Euskarabideak eta Baztango Euskara Zerbitzuak antolatua.

Ekitaldi guzti hauen inguruko informazioa eskuragarri paratu du Baztango Berdintasun Zerbitzuak webgune honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun