Elizondoko herriak Garbaldako lixutegia garbitu eta margotu du

Fernando Anbustegi 2021ko aza. 21a, 08:00
Itxura dotorea hartu du Elizondoko Garbaldako lixutegiak.

Garai batean, Elizondoko Antzanborda auzoko bizilagunek erabiltzen zuten Garbaldako lixutegia arropa garbitzeko, baina jakina da, aspaldidanik ez da erabiltzen. Ondare materialaren erakusgarri gisa, duela urte batzuk zaharberritu zuten, eta bitxia da, garbitzeko lekua zikinkeria pilatzeko gune bilakatu da azken urteetan, baita margoketak egiteko ere.

Orain, Elizondoko Herriak garbitu eta margotu du, txukun utziz. Elizondoko herritik gogora ekarri nahi izan dute lixutegia denon altxorra dela eta denoi dagokigula garbi mantentzea, hortaz, herritarrei dei egin die ondare garrantzitsu hau merezi duen bezala zaintzera. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun