Haurrak lurrean jarrita, lehenik ipuin bat aditzeko aukera izan zuten, ondotik erakusmahaian paratuak zeuden liburuak begiratu, gustukoena hautatu eta leitzeko aukera izan zuten. Akitzeko, gustuko zuten liburua hartu eta entzule izatetik irakurle izatera pasatu ziren. Beraiek bihurtu ziren ipuin kontalari. Arratsalde ederra pasatu zuten Anizko haur eta helduek.