XXII. Nafarroako paxaka txapelketa igandean abiatuko da Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 18a, 17:00

Iruritako Aranabiak hartuko ditu 22. paxaka txapelketako partidak.

Laxoa elkarteak antolatuta, Baztango eta Malerrekako sei hirukotek jokatuko dute eta  urtarrilaren 16an izanen dute finala.

Baztan eta Malerrekako sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako paxaka txapelketaren 22. edizioan. Lehen jardunaldia azaroaren 21ean, igande arratsaldeko lauretatik aitzinera jokatuko dute Iruritako Aranabia pilotalekuan. Sei hirukote horietatik bi lehenbizikoak zuzenean sailkatuko dira ilbeltzaren 9an jokatuko dituzten finalerdietarako. Azken lauren artean, berriz, final laurdenak jokatuko dituzte astebete lehenago eta irabazleak ariko dira bi lehenbizikoen kontrako finalerdietan. Final handia ilbeltzaren 16an jokatuko dute.

Lehen jardunaldia igandean

Azaroaren 21ean, igandean 16:00etan hasita jokatuko dute lehen jardunaldia Aranabian, honako partida hauekin:

  • Oskar Urrutia (Irurita), Iker Bereau (Oiz) eta Juan Mari Maia (Elizondo); Xabier Barberena (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Aritz Alundaren (Arraioz) kontra.
  • Gorka Urtasun (Irurita), Ugutz Zelaieta (Oiz) eta Jabi Apeztegia (Doneztebe); Ioritz Zelaieta (Oiz), Laurendi Zelaieta (Oiz) eta Iban Juanenaren (Doneztebe) kontra.
  • Jon Apeztegia (Doneztebe), Mikel Telletxea (Doneztebe) eta Iban Santesteban (Doneztebe); Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Kaiet Itoitzen (Erratzu) kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun