'Ahots Baten' sormen egonaldia eginen dute Amaiurren abenduaren 27tik 30era

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 18a, 12:00

Azaroaren 22an zabalduko da izena emateko epea abenduaren 3ra arte

'Ahots Baten' ekimenaren zazpigarren edizioa da aurten Mintzolak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dutena. 15 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako proiektua da, ahozko kultur sorkuntzan aritzen direnei zehazki; antzerkian, bertsoan, kantuan edota antzerkian. Egonaldia abenduaren 27tik 30era eginen da Amaiurren.

Bertan, gazteek sortzaile ezagunekin solasean egiteko aukera izanen dute; Ane Labaka bertsolaria, Maialen Belarra gai-jartzailea, Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza (MICE) musikagile eta kantaria.

Sormen egonaldian parte hartzeko izen-ematea heldu den astelehenean hasiko da 10:00etan, eta abenduaren 3ko 12:00ak arte izanen da zabalik. www.bertsozale.eus atarian eman ahalko da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun