Bertso afaria antolatu dute Iruritako gazteek Gizarte Bilgunean. Abenduaren 18an, 21:00etan, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariak izanen dira oholtzaren gainean. Txartelak salgai daude dagoeneko Gizarte Bilguneko tabernan 30 euroren truke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.