3 eta 15 urte bitarteko haurrendako euskarazko ipuinak izanen dituzte aukeran ortzegun arratsaldean Anizko elkartean. Aitzinetik ipuin-saio bat izanen dute, irakurketa, berdintasuna, tolerantzia eta errespetua sustatzeko modu dibertigarri eta parte-hartzailean. Kuxinak, koltxonetak, esterak eta mantak erabiliz espazioa leku atsegin, erlaxatu eta dibertigarri batean eraldatuko dute, haurrek, beren familiekin batera, elkarrekin irakurtzen goza dezaten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!