Euskal Herriko Ekonomia Eraldatzailearen II. topaketa eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 16a, 11:00

Hendaian egin zuten 2019an EHko Ekonomia Eraldatzailearen I. topaketa

Topaketan parte hartzeko, izena ematea ezinbertzekoa izanen da.

Ekonomia sozialaren inguruko topaketa eginen dute Elizondon azaroaren 19an, 09:30etik 15:30era, Arizkunenea Kultur etxean. Etorkizunerako proiektu komunez arituko dira, lau puntu kontuan hartuta; material komun fisikoak sortzea, material gorpuzgabe komunak sortzea, elkarrekin partekatzeko plan bat bilatzea eta «Open Street Maps» eskutan hartzea. Hainbat eragilek adibide eta gogoetak partekatuko dituzte; Sustenguk, Etxaldek, Tantaik, Mycroftek, Teritoriok, Naosek, Renouveau Paysanek…

Baztango Udalak, OlatuKoopek, Hemen Elkarteak, ALB Formazioak eta Andere Nahia Elkarteak antolatu dute ekitaldia. 2019an egin zen lehenbiziko topaketa Hendaian eta aurten bigarrena izanen da. Izena emateko, egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun