Boys of the Hills taldearen kontzertua igandean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 12a, 18:00

Folk Ametsetan programaren barne, azaroaren 14an Eliondoko Arizkunenea Kultur Etxean eginen dute emanaldia.

Alvaro Carbonellek (gitarra, banjoa, ahotsa), Jesus Carbonellek (uilleann pipe), Salvador Dazak (biolina) eta Jorge Friasek (kontrabaxua) osatutako taldeak Irlandako The Chieftains talde enblematikoaren kolaboratzaile izan ohi da. Hortaz, bertako folk musikaren doinuak ekarriko dituzte Baztanerat igande arratsaldean, 19:00etan, Arizkunenean. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatua, sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun