Egile publikorik ez duen liburua da 'Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua', joan den urtean publikatu zena. Hainbat desobedientzia ekintzen errepaso historikoa egiten du bertan, eta ekintza hauek egiteko hartu beharreko pausuak azaltzen ditu, errezeta liburu bat balitz bezala.
Elizondoko gaztetxean aurkeztuko dute bihar liburua eta, bide batez, desobedientziaren garrantziari buruzko mintzaldia izanen dute, 'Desobedientzia da bidea' izenekoa.