Ikasturte hasierako batzarra eta sukaldaritza tailerra Oronozko Eskolan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 11a, 20:00

Ederki hasi dute aurtengo ikasturtea Oronozko Eskolan. Urriaren 20aren goizean, lehenagotik bildutako gaztainak egosi zituzten handien gelakoek eta koxkorren gelakoak eltzea zaintzeaz arduratu ziren. 12:00etan ikasle guztiak elkartu ziren ikasturte hasierako batzarra egiteko eta akitzean gaztain goxoak banatu zituzten denen artean.

Honez gain, proiektu berri bat martxan paratu dute kurtso honetarako. Hainbat ekintza eginen dituzte, haien artean sukaldaritza tailerra. Ingeleseko saioan, erraterako, «magdalena beldurgarriak» prestatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun