Baztango osasun egoerari buruzko mahai-ingurua eginen dute gaur arratsaldean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 11:30

Arizkunenea Kultur etxean elkartuko dira gaur 19:00etan. Sarrera librea izanen da edukiera bete arte

Baztanen, Urdazubin eta Zugarramurdin bizi duten larrialdi sanitarioari buruzko mahai-ingurua antolatu du Diario de Navarra komunikabideak. Bertan izanen dira hizlari Bene Aguirre Urdazubi eta Zugarramurdiko medikua, Ana Ariztegi Zainketa Asistentzialak eta Etxeko Arreta Zerbitzuko burua, Joseba Otondo alkatea, Beatriz Otxotorena Elizondoko erizaina eta Susana Saldias herritarra. Adituen, erantzule instituzionalen eta kaltetuen iritziak ezagutzea da helburua. Ondotik, herritarren txanda izanen da, galderak egiteko eta bizitakoa partekatzeko.

Elkarretaratzeak ortziralero

Egoerarekin desadostasuna adierazteko, elkarretaratzeak egiten ari dira ortzirale arratsaldero Elizondoko Osasun etxearen atean. Aste honetan ere bertan elkartuko dira, azaroaren 12an 17:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun