Kartel lehiaketa antolatu du Baztango Talde Ekosozialak 1. batxilergoko ikasleekin

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 08:00

Helene eta Nerea izan dira irabazleak eta Irrisarri Landerako bi sarrera lortu dituzte

Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, lehiaketa antolatu du Baztango Talde Ekosozialak batxilergoko 1. mailako diseinu digitaleko ikasleekin. Larrialdi klimatikoari buruz kontzientziatzeko helburuarekin, 31 ikaslek parte hartu dute lehiaketan eta 16 kartel aurkeztu dituzte guztira.

Kartelak ikusgai izan ziren Elizondoko plazan urriaren 23an, Aldaketa Klimatikoaren Kontrako Egunaren bezperan. Helene eta Nerea izan dira ikasle irabazleak eta Irrisarri Landerako bi sarrera lortu dituzte. Hau izan da haiek sortutako irudia:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun