Turismoaren antolaketari buruzko mintzaldian, tokiko ekonomia, lurraldea, etxebizitza eta kultura izanen dituzte hizpide, baita horren araberako araugintza, plangintzak eta estrategiak ere. Baztango EH Bilduk antolatua, Daniel Oltzomendi Euskal Hirigune Elkargoan Turismo Iraunkorreko kontseilaria, Ostabat-Asmeko alkatea eta EH Baiko kide denak emanen du mintzaldia. Arizkunenea kultur etxean izanen da, ortzegunean 19:00etan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.