Jesus Yoldi Bereau arizkundarraren oroimenezko liburua aurkeztuko dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 9a, 09:00

Azaroaren 12an Arizkungo herriko ostatuan eginen da aurkezpena 19:00etan

Arizkungo herriak eta Baztango Udalak antolatua, 'Jesus Yoldi Bereau: Un universitario al servicio del bien común' liburua aurkeztuko dute bere hiru idazleek ortziralean Arizkunen. Roque Hidalgo Alvarez fisikako katedradunak, Carmen Morente Muñoz filosofian lizentziadunak eta Pedro Luis Mateo Alcorcon kimikaren fisikan katedradunak aurkeztuko dute haien liburua.

Jesus Yoldi Bereau, Arizkunen sortua, fisikan katedraduna izan zen, Granadako unibertsitateko irakaslea eta hiriko alkatea Izquierda Republicana alderdiaren izenean. 1936ko urriaren 23an faxistek fusilatu egin zuten eta geroztik ahanzturan gelditu da bere izena. Horregatik, Jesus Yoldi Bereau zena oroitzeko liburua idatzi dute berriki eta Arizkunen aurkeztuko dute autoreek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun