Nafarroako sokatira txapelketako azken txapela jokoan izanen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 5a, 14:30

Amaiur sokatira talde mistoa lanean Antsoainen. Aurten bueltatu dira txapelketara eta itxura ona ematen ari dira amaiurtarrak.

Txapelketa mistoko bigarren jardunaldia eta finala izanen dituzte 17:00etatik aitzinera

Nafarroako sokatira txapelketa mistoko bigarren jardunaldia azaroaren 6an, larunbatean 17:00etan jokatuko dute Elizondon. Ondotik, bi jardunaldietan (joan den larunbatean Antsoainen eta bihar Elizondon) puntu gehien lortzen duten bi taldeek jokatuko dute finala.

Lehen jardunaldian Lesakako Beti Gazte nagusitu zen, Berriozarren kontrako tiraldi bat galdu arren. Bigarren Txantrea izan zen, hirugarren Berriozar, laugarren Amaiur, bosgarren Antsoain B eta seigarren Antsoain A.

Txapelketa mistoko txapela emandakoan bukatuko da Nafarroako txapelketa. Aitzineko bi txapelak, gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketakoak, Beti Gaztek jantzi ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun