Baztango Berdintasun Zerbitzuak eta Talde Feministak antolatua, 30 lagun inguru bildu ziren atzo Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean trans pertsonek Euskal Herrian eta estatu mailan bizi duten egoerari buruz hausnartzeko.
Sexua, generoa, psikologia, biologia, biografia, egungo legeak eta hezkuntzaren garrantzia izan zituzten hizpide, bertzeak bertze. Hizlariek banaka gai hauek jorratu ondotik, eztabaidarako eta galderak egiteko unea zabaldu zuten eta gai hauei buruz hausnartzera animatu zieten entzuleei.