Joan den astean, urriaren 29an, Goroldio, Zakill eta Kazeruerk taldeek eman zuten kontzertua Elizondoko gaztetxean. Larunbat honetan, berriz, Kaskezur eta Madame Birrots taldeak ariko dira Elbeteko zapatilleran, 18:00etan.
Baztango hainbat musika taldek elkarlanean ibilbide berria abiatu dute. Bertzeak bertze, Elbeteko garai bateko zapatillera lantegia hartu dute errentan, entseguak egiteko. Joan den asteburuan egin zuten lehenbiziko aurkezpena Elizondoko gaztetxean eta asteburu honetan, zapatilleran bertan izanen dira kontzertuak. Espazioa ezagutarazteko bi musika talderen kontzertua antolatu dute.
Joan den astean, urriaren 29an, Goroldio, Zakill eta Kazeruerk taldeek eman zuten kontzertua Elizondoko gaztetxean. Larunbat honetan, berriz, Kaskezur eta Madame Birrots taldeak ariko dira Elbeteko zapatilleran, 18:00etan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.