Patxi Larretxea aranztarrak egin zituen gidari lanak eta argitaletxeko ordezkariek ere parte hartu zuten ekitaldian. Bildutakoek ederki gozatu zuten idazlearen errezitaldiaz.
Liburuaren atal bakoitzean bizitzaren atal bat bildu duela azaldu zuen idazleak. «Lehenbiziko atala iluna eta beltza da, gaztetasuna, noraezean dabilen norbait» islatzen duena. Bigarrena «iragana eta egungoaren tartekoa» omen da, «argitasunerako bidea, baretasuna, denboran hurbilagoa». Hirugarrena, berriz, «hurbilena» da, «sorterriarekin solasaldia, gaztaroa eta naturarekin baketzea. Herrirako joan-etorriak ageri dira».