Agrobioaniztasunari eta mugaz gaindiko markei buruzko jardunaldia eginen du INTIAk Elizondon bihar

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 3a, 09:00

Baztango Udalaren laguntzarekin antolatua, bihar goizean Arizkunenean elkartuko dira

INTIAk, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko enpresa publikoak, formakuntza jardunaldia antolatu du azaroaren 4rako. Nekazari eta abeltzainei zuzendua, Arizkunenean izanen da jardunaldia 09:00etatik 14:00etara. Kalitate bereziko elikagaien 4. jardunaldia izanen da eta agrobioaniztasunaz eta mugaz gaindiko markaz jardungo dira. Antolaketa errazteko, aldez aurretik izena ematea eskatu dute, inskripzioa betez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun