Aspaldiko ohitura berreskuratuz, bigarren urtez gau beltza ospatu dute Berroetan. Goizean kalabazak nola hustu ikasten aritu dira eta, ondotik, haurrei gau beltzaren nondik norakoak azaldu dizkiete. Arratsaldean, eguraldiak lagundu ez badu ere, herriko ttikienek herriari buelta eman diote kalabazak piztu eta joareak joz. Herria prest Gau Beltzerako!
Maialen Iantzi.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.